KALITATEARI ETA INGURUMENARI BURUZKO POLITIKA INTEGRATUA

BULTZ LAN CONSULTING enpresaren zuzendaritzak −Aholkularitza, Kontsultoretza eta Prestakuntza da haren jarduera nagusia− Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat ezartzea erabaki du. Sistema horrek antolakuntza-aldaketa garrantzitsua ekarriko du enpresara eta, zentzu horretan, honako Politika Integratua zehaztu du:

Zuzendaritzaren ustez, Etengabeko Hobekuntza lehentasunezko helburua da Bezeroen Asebetetzea lortzeko eta enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

BULTZ LAN CONSULTING enpresaren zuzendaritzak Kalitatearen Kudeaketa Sistema bat ezartzeko konpromisoa hartu du, ISO 9001: 2015 eta ISO 14001:2015 Arauari jarraikiz, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen dituen bitartekoak eta baliabideak jarriko ditu.

Zuzendaritzaren ustez, langileek kalitatearen eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruan duten prestakuntza eta sentsibilizazioa funtsezko faktorea da Etengabeko Hobekuntzarako, eta langileen lankidetza eta partaidetza ditu horretarako.

Politika integratu horren barruan, Prozesukako Kudeaketa egingo da, eta Prozesuen Mapa eta horien arteko lotura zehaztuko dira. Gainera, horiek behar bezala kontrolatzeko Kalitate eta Ingurumen Adierazleak finkatuko dira. Zuzendaritzak arduradunak (jabeak) izendatuko ditu prozesu bakoitzerako.

Enpresaren zuzendaritzak Azpiegiturak eta Laneko Giroa zainduko ditu eta, aldi berean, errespetutsua izango da Ingurumenarekin eta Laneko Segurtasunarekin zerikusia duten alderdiekin.

Bestalde, zuzendaritzak Kudeaketa Sistema Integratua berrikusiko du aldian behin, hura modu egokian ezartzen dela bermatzeko eta beharrezkotzat jotzen diren prebentziozko neurriak hartzeko.

Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Politika Integratu hori langile guztiei jakinarazi zaie, eta erakundearen maila guztietan ezarri da.

Urtero, zuzendaritzak Kudeaketa Sistema Integratua berrikusiko du, prozesuetan hobekuntzak sustatzeko helburuak ezarriko ditu eta Kalitateari eta Ingurumenari buruzko Politika Integratua berrikusiko du.

BULTZ-LAN CONSULTING-ek DYA-rekin lankidetzan jardungo du bere BERDINTASUNERAKO I. PLAN PROPIOA abian jartzeko, EMAKUNDEren laguntza ere jaso duena

Bultz-lanek Red Bai sarearen bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko konpromisoa hartzen du

Bultz-lanek Red Bai sareak duen konpromisoa zinatu du emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko, gizarte-lanaren inguruko diskriminazio aurkako borrokan eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako aurrerapenak zabaltzen.

Bai Sarea Emakundek bultzatutako berdintasunaren aldeko enpresa eta erakundeen sarea da, helburua elkarlanerako gune bat izatea delarik, erakunde desberdinen berdintasun planen eragina askoz handiagoa izan dezan.

foto Firma compromiso Bai Sarea

Bai Sarearen aurkezpenean, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Izaskun Landaidarekin, Emakunderen zuzendaria.

Bultz-lan Emakumeen Nazioarteko Egunean Emakunderen “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” kanpainara atxikitzen da

Martxoak 8 BULTZ-LAN 8 marzo

Brecha-salarial-Emakunde

Bultz-lan Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Egunera atxikitzen da

Brecha-salarial-Emakunde

Gaur, otsailaren 22an, ospatzen den Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Eguna dela eta, Bultz-lan-ek Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eskariarekin bat egiten du eta honen zalaketarekin bat dator, non soldata diferentziak emakume eta gizonen berdintasun eza betikotzen duela adierazten duen.

Emakundek gogoratzen digu egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.551 eurokoa dela EAEn (Iturria: INEren Soldata Egituraren Inkesta). Langile bakoitzeko bataz besteko irabaztea 31.088 eurokoa da gizonen kasuan eta 23.537 eurokoa emakumeen kasuan. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak bi motatako soldata arraila ematen direla nabarmentzen du: zuzena eta zeharkakoa. Zuzena legez kanpokoa da, eta suposatzen du emakume batek soldata baxuagoa jasotzea gizon batek baino  lan berdina egiteagatik. Zeharkakoan, bestetik, faktore kultural eta enpresa ereduek dute eragina. Adibidez, lan munduan ematen den zereginen bereizketa da zeharkako diskriminazioaren jatorrian dagoen faktoretako bat. Lanpostuen bereizketa bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretuetara bideratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea eragozten dio. Bereizketa honen ondorioz, emakumeak ugarien diren hainbat lanpostu daude, eta ordainsaria eskasagoa izaten da hauetan.

Master MBAe3

Bihar proiektu ekintzaile onenentzako Gaztenpresa-MBAe3 saria emango da

Bihar ostirala, MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterraren II. Edizioaren amaierako ekitaldia izango da Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Bertan, lehen aldiz, Master honetan parte hartu duten ikasleen proiektu ekintzaile onenentzako Gaztenpresa-MBAe3 Sariak emango dira.

Informazio gehiagorako: MBAe3

 

Master MBAe3

Estrategia Empresarial

Estrategia Empresarial-en argitaratutako Bultz-lan jardueraren inguruko artikulua irakurri dezakezu jada

Estrategia Empresarial-aren azken zenbakiak Bultz-lanen 2017. urteko jardueraren datuak jasotzen ditu. Euskal aholkularitza enpresak 2.200 lagun inguru lagundu eta aholkatu zituen, Lanbide, Foru Aldundien eta Fundación Gaztenpresaren programen bitartez.

Bultz-lan-estrategia-empresarial