Zorionak eta Urte Berri On!

Langabeei eta baztertuak izateko arriskuan daudenei zuzendutako enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak

Otsailaren 21ean argitaratu ziren Bizkaiko Foru Aldundiaren langabeei eta baztertuak izateko arriskuan daudenei zuzendutako enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak 2020ko ekitaldirako. Read more

Bultz-Lanek berea egiten du Emakunderen “Erabakitzen dudana izango naiz” kanpaina

Datorren martxoaren 8a dela eta, emakumearen nazioarteko eguna, Emakundek “Erabakitzen dudana izango naiz” kanpaina martxan jarri du, Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. Xedean oinarrituta dagoena, “Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”, konkretuki 5,5 puntuan: “Emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, bizitza politikoko, ekonomikoko eta publikoko maila erabakitzaile guztietan”.

“Erabakitzen dudana izango naiz” lelopean egin den Emakunderen kanpainaren protagonistak lau neska gazte dira. Hauek historian zehar erreferenteak izan diren emakumeen irudiekin batera agertzen dira, hala nola, Marie Curie zientzilaria, Clara Campoamor idazle eta politikoa, Frida Kahlo margolaria eta Maria Antonia Uzcudun erraketista. Beraien irudiek erreferenteak izatearen beharraz hitz egiten digute, eta beraz, hurrengo belaunaldietarako eredu bilakatu daitezen, emakumeak ikusgarri egin eta aintzat hartzeko beharraz.

Bultz-lanetik ekimen honetara batzen gara emakumeen enpresak, hauen autonomia, eta parte-hartzea sustatuz, eta erreferente diren emakume enpresari arrakastatsuak ikusgarri egitearen beharra babestuz.

Lan-gosariak: Emakume autonomoarentzako gizarte-segurantzako prestazioak

Bultzlan-ek “Emakume autonomoarentzako gizarte-segurantzako prestazioak” izenarekin lan-gosari batzuk antolatu ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren XV. Foroaren barruan.

Lan-gosariak azaroaren 20, 21 eta 22an izango dira, Bilbo, Donostia eta Gasteizko gure bulegoetan.

Izena emateko idatzi helbide honetara: aartetxe@butzlan.com
Ez galdu! Zuen zain gaude!

 

EKINTZAILEEI BULTZATZEKO 2018KO LAGUNTZEN DEIALDIA ONESTEKOA

  1. Proiektua ezartzeko laguntzak: Eskaera epea: Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2018/10/05-2018/10/26)
  2. Enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzak: Eskaera epea: Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2018/10/05-2018/10/2
  3. Read more

BULTZ-LAN CONSULTING-ek DYA-rekin lankidetzan jardungo du bere BERDINTASUNERAKO I. PLAN PROPIOA abian jartzeko, EMAKUNDEren laguntza ere jaso duena