Uso de cookies
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
ACEPTAR
Zorionak eta Urte Berri On!
Langabeei eta baztertuak izateko arriskuan daudenei zuzendutako enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak
Otsailaren 21ean argitaratu ziren Bizkaiko Foru Aldundiaren langabeei eta baztertuak izateko arriskuan daudenei zuzendutako enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak 2020ko ekitaldirako. Read more →
Javier Mata, Bultz-Laneko Zuzendariak, Euskal Ekonomiaren Kazeta egunkarian elkarrizketatua izan da
Bultz-lanek 1989tik 7.900 enpresa baino gehiagoren sorrera sustatu du
Bultz-Lanek berea egiten du Emakunderen “Erabakitzen dudana izango naiz” kanpaina
Datorren martxoaren 8a dela eta, emakumearen nazioarteko eguna, Emakundek “Erabakitzen dudana izango naiz” kanpaina martxan jarri du, Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. Xedean oinarrituta dagoena, “Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”, konkretuki 5,5 puntuan: “Emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, bizitza politikoko, ekonomikoko eta publikoko maila erabakitzaile guztietan”.
“Erabakitzen dudana izango naiz” lelopean egin den Emakunderen kanpainaren protagonistak lau neska gazte dira. Hauek historian zehar erreferenteak izan diren emakumeen irudiekin batera agertzen dira, hala nola, Marie Curie zientzilaria, Clara Campoamor idazle eta politikoa, Frida Kahlo margolaria eta Maria Antonia Uzcudun erraketista. Beraien irudiek erreferenteak izatearen beharraz hitz egiten digute, eta beraz, hurrengo belaunaldietarako eredu bilakatu daitezen, emakumeak ikusgarri egin eta aintzat hartzeko beharraz.
Bultz-lanetik ekimen honetara batzen gara emakumeen enpresak, hauen autonomia, eta parte-hartzea sustatuz, eta erreferente diren emakume enpresari arrakastatsuak ikusgarri egitearen beharra babestuz.
Lan-gosariak: Emakume autonomoarentzako gizarte-segurantzako prestazioak
Bultzlan-ek “Emakume autonomoarentzako gizarte-segurantzako prestazioak” izenarekin lan-gosari batzuk antolatu ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren XV. Foroaren barruan.
Lan-gosariak azaroaren 20, 21 eta 22an izango dira, Bilbo, Donostia eta Gasteizko gure bulegoetan.
Izena emateko idatzi helbide honetara: aartetxe@butzlan.com
Ez galdu! Zuen zain gaude!
EKINTZAILEEI BULTZATZEKO 2018KO LAGUNTZEN DEIALDIA ONESTEKOA
Read more →
BULTZ-LANek ekintzaileei beren enpresa proiektua abian jartzen laguntzen die
BULTZ-LAN CONSULTING-ek DYA-rekin lankidetzan jardungo du bere BERDINTASUNERAKO I. PLAN PROPIOA abian jartzeko, EMAKUNDEren laguntza ere jaso duena
402 enpresa sortu dira 2017an Gaztenpresa Fundazioaren bitartez
Tailer praktikoak Bilboko merkatariei laguntzeko
Bultz-lanek Red Bai sarearen bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko konpromisoa hartzen du
Bultz-lanek Red Bai sareak duen konpromisoa zinatu du emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko, gizarte-lanaren inguruko diskriminazio aurkako borrokan eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako aurrerapenak zabaltzen.
Bai Sarea Emakundek bultzatutako berdintasunaren aldeko enpresa eta erakundeen sarea da, helburua elkarlanerako gune bat izatea delarik, erakunde desberdinen berdintasun planen eragina askoz handiagoa izan dezan.
Bai Sarearen aurkezpenean, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Izaskun Landaidarekin, Emakunderen zuzendaria.
Bultz-lan Emakumeen Nazioarteko Egunean Emakunderen “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” kanpainara atxikitzen da
Bultz-lan Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Egunera atxikitzen da
Gaur, otsailaren 22an, ospatzen den Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Eguna dela eta, Bultz-lan-ek Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eskariarekin bat egiten du eta honen zalaketarekin bat dator, non soldata diferentziak emakume eta gizonen berdintasun eza betikotzen duela adierazten duen.
Emakundek gogoratzen digu egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.551 eurokoa dela EAEn (Iturria: INEren Soldata Egituraren Inkesta). Langile bakoitzeko bataz besteko irabaztea 31.088 eurokoa da gizonen kasuan eta 23.537 eurokoa emakumeen kasuan. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean.
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak bi motatako soldata arraila ematen direla nabarmentzen du: zuzena eta zeharkakoa. Zuzena legez kanpokoa da, eta suposatzen du emakume batek soldata baxuagoa jasotzea gizon batek baino lan berdina egiteagatik. Zeharkakoan, bestetik, faktore kultural eta enpresa ereduek dute eragina. Adibidez, lan munduan ematen den zereginen bereizketa da zeharkako diskriminazioaren jatorrian dagoen faktoretako bat. Lanpostuen bereizketa bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretuetara bideratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea eragozten dio. Bereizketa honen ondorioz, emakumeak ugarien diren hainbat lanpostu daude, eta ordainsaria eskasagoa izaten da hauetan.
Bihar proiektu ekintzaile onenentzako Gaztenpresa-MBAe3 saria emango da
Bihar ostirala, MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterraren II. Edizioaren amaierako ekitaldia izango da Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Bertan, lehen aldiz, Master honetan parte hartu duten ikasleen proiektu ekintzaile onenentzako Gaztenpresa-MBAe3 Sariak emango dira.
Informazio gehiagorako: MBAe3
Estrategia Empresarial-en argitaratutako Bultz-lan jardueraren inguruko artikulua irakurri dezakezu jada
Estrategia Empresarial-aren azken zenbakiak Bultz-lanen 2017. urteko jardueraren datuak jasotzen ditu. Euskal aholkularitza enpresak 2.200 lagun inguru lagundu eta aholkatu zituen, Lanbide, Foru Aldundien eta Fundación Gaztenpresaren programen bitartez.
Bultz-lan Consulting, Berdintasunerako guneko partaide