Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero. Egun honetan,giza espeziearen erdiak mundo osoan pairatzen duen indarkeria salatu eta hura desagerrarazteko politikak eskatzen dira.

Bultz Lan Consulting-ek, berdintasunaren arloari lotutako hamarkadetako esperientzia duen entitatea eta planak zein diagnostikoak egiteko Emakundek homologatu duena, bat egiten dugu egun honetako aldarrikapenekin. Tarte informatibo hau partekatu nahi dizuegu, lan-eremuan indarkeria matxistaren aurkako prebentzio eta jarduketan lagungarria izango delakoan. Baliogarrioa izatea espero dugu.