KALITATEARI ETA INGURUMENARI BURUZKO POLITIKA INTEGRATUA
BULTZ LAN CONSULTING enpresaren zuzendaritzak −Aholkularitza, Kontsultoretza eta Prestakuntza da haren jarduera nagusia− Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat ezartzea erabaki du. Sistema horrek antolakuntza-aldaketa garrantzitsua ekarriko du enpresara eta, zentzu horretan, honako Politika Integratua zehaztu du:
Zuzendaritzaren ustez, Etengabeko Hobekuntza lehentasunezko helburua da Bezeroen Asebetetzea lortzeko eta enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.
BULTZ LAN CONSULTING enpresaren zuzendaritzak Kalitatearen Kudeaketa Sistema bat ezartzeko konpromisoa hartu du, ISO 9001: 2015 eta ISO 14001:2015 Arauari jarraikiz, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen dituen bitartekoak eta baliabideak jarriko ditu.
Zuzendaritzaren ustez, langileek kalitatearen eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruan duten prestakuntza eta sentsibilizazioa funtsezko faktorea da Etengabeko Hobekuntzarako, eta langileen lankidetza eta partaidetza ditu horretarako.
Politika integratu horren barruan, Prozesukako Kudeaketa egingo da, eta Prozesuen Mapa eta horien arteko lotura zehaztuko dira. Gainera, horiek behar bezala kontrolatzeko Kalitate eta Ingurumen Adierazleak finkatuko dira. Zuzendaritzak arduradunak (jabeak) izendatuko ditu prozesu bakoitzerako.
Enpresaren zuzendaritzak Azpiegiturak eta Laneko Giroa zainduko ditu eta, aldi berean, errespetutsua izango da Ingurumenarekin eta Laneko Segurtasunarekin zerikusia duten alderdiekin.
Bestalde, zuzendaritzak Kudeaketa Sistema Integratua berrikusiko du aldian behin, hura modu egokian ezartzen dela bermatzeko eta beharrezkotzat jotzen diren prebentziozko neurriak hartzeko.
Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Politika Integratu hori langile guztiei jakinarazi zaie, eta erakundearen maila guztietan ezarri da.
Urtero, zuzendaritzak Kudeaketa Sistema Integratua berrikusiko du, prozesuetan hobekuntzak sustatzeko helburuak ezarriko ditu eta Kalitateari eta Ingurumenari buruzko Politika Integratua berrikusiko du.