BULTZ-LAN CONSULTING-ek DYA-rekin lankidetzan jardungo du bere BERDINTASUNERAKO I. PLAN PROPIOA abian jartzeko, EMAKUNDEren laguntza ere jaso duena
Bultz-Lan DYArekin lankidetzan aritu da bere Berdintasun Plan propioa garatzeko helburuarekin, diagnostikoa eta planaren gauzapenean laguntzeko zein bere gauzapenaren jarraipenean behar duen laguntza teknikoa eskeintzeko asmotan.
Gogoeta prozesuak Berdintasunaren Legean adierazitako alderdiak eta Emakunderen gomendioak aztertu ditu, Elkartearen kultura-prozesuan (aukerak, frenoak, trakzioak) eta langileen iritzien azterketa kuantitatibo zein kualitatiboan arreta jarri duelarik, indarguneak eta hobetzeko guneak identifikatzea ahalbidetu duena.
Ikerketaren emaitzek elkartearen funtzionamenduari eragiten dioten DYArako Berdintasun Plan bat ezartzea ekarri du, biztanleriaren zati garrantzitsu batera estrapolagarriak izango liratekeenak: gazteria.
Berdintasun Plan honek, 2017ko amaieran onartua, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako tratamenduak eta aukera desberdinak integratzea du helburu, gaur egungo egoera gainditzeko eta berdintasunerako beharrezko hobekuntzak sartzeko.
Hasi den bide honek, etorkizuenan, DYA emakumeen eta gizonen berdintasunerako Entitate Laguntzailea bihurtzea ahalbidetuko du, Emakundek berdintasunarekiko konpromisoa eta ibilbide sendoa duten erakundeei ematen dien onespena.