402 enpresa sortu dira 2017an Gaztenpresa Fundazioaren bitartez

Gaztenpresa Fundazioak, Bultz-lanekin lankidetzan, 402 enpresa eta 703 enplegu berri sortu ditu 2017an, pertsona ekintzaile eta enpresa berrien ekimenen sendotzerako eta ekintzen garapenerako ekintza bateratua izan dena.

Gaztenpresak pasa den apirilaren 17an Bilbon aurkeztutako 2017ko Jarduera Txostenean jasotako datuen arabera, pertsona ekintzailearen profil mota hauxe da: 38 urteko gizon edo emakumea, goi-mailako hezkuntzarik gabekoa, beharragatik zerbitzu-sektorean enpresa-proiektua bultzatzen duena. Eskaintzen zaien laguntza integrala da, enpresaren abiaraztean jasotako laguntzaz gain, ondoren ere, aholkularitza iraunkorraren bitartez, neurrira egindako tailer eta programekin.

Rueda prensa Gaztenpresa

2017an 2.181 eskaera baino gehiago jaso ziren, 2016an erregistratutakoak baino % 23 gehiago eta aurkezten diren lau ideietako bat, enpresa bat sortzen dute. Guztira, 402 proiektu finantzatu dira 56.000 euroko proiektu bakoitzeko batez besteko inbertsioarekin.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Kontseiluak 2018-2020 aldirako apustua egin du gazteen enpleguan, 20.000 gazte baino gehiagok lan egiteko aukera ematen duten programak garatuz. Hau dena posible da Bultz-lan Consulting eta Gaztenpresaren arteko lankidetzari esker. Zentzu honetan, Beatriz Ortolazabal sailburuak, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabeziako tasa 2017ko azken hiruhilabetean % 15,1era jaitsi dela zehaztu zuen.

Bultz-Lan Consulting enpresa-aholkularitzako enpresa da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri zein landa ingurunetako ETEen sendotzean eta enpresa berrien sorreran espezializatua.