Menú Desplegable

Emakunderen 2025erako dirulaguntzak berdintasun diagnostikoak eta planak egiteko

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, bere Zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko EBAZPENAREN bidez, enpresei, erakunde pribatuei eta kooperatibei enpresan berdintasunezko kultura txertatzeko lehen urratsetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeei berdintasun-araudi berrira egokitzeko bidean laguntzeko, DIRULAGUNTZA BAT ESKAINTZEN DU, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasunerako planak egiteko laguntza teknikoa ematen duten homologatutako aholkularitza-enpresak kontratatzeko. Diru-zuzkidura 250.000 €-koa da guztira.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 9an amaituko da.

Dirulaguntza lehenengo edo bigarren berdintasun plana egiteko da.

Enpresek, entitate pribatuek, kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek jaso ahal izango dute dirulaguntza, oinarrizko baldintza hauek betetzen badituzte, besteak beste:

1. Dirulaguntzen Erregimena arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan baldintzak betetzea eta debekurik ez izatea.
2. Enpresa edo entitate pribatuen kasuan, izaera juridiko propioa izatea.
3. Egoitza soziala Euskal Autonomi Erkidegoanizatea.
4. 10 eta 150 langile arteko plantilla izatea.
5. Beren Berdintasun-plana araudi berrira (901 eta 902 Errege Dekretuak) egokitu behar duten  irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, gutxienez 10 langile izatea.
 

Diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau da:

1. Irabazi-asmoa duten enpresek proiektuarenkostuaren %50erainoko dirulaguntza jaso ahal izango dute, betiere 12.000€ko maximoarekin.
2. Irabazi-asmorik ez duten erakundeekproiektuaren kostuaren %80ra arte jaso ahal izango dute, hauek ere 12.000€ko mugarekin.

Dirulaguntzaren ehunekoa zerga-oinarriaren gainekoa da. BEZa berreskuratu ezin duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek zerga-oinarriaren % 80 gehi BEZa jaso ahal izango dute.

Diru-laguntza, aholkularitza-enpresa homologatua kontratatzeko bideratuta dago,honako hauetarako:

Emakumeen eta Gizonen artekoberdintasunaren inguruko Diagnostikokuantitatibo eta kualitatiboa (langileen iritzia) lantzea, barne antolakuntzaren eta zerbitzu eta produktuen eskaintzaren eremuan, indarrean dagoen araudiak markatzen ditueneduki minimoekin (901/2020 Errege Dekretua).
Emakumeen eta Gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko gutxienez 20 orduko prestakuntza ematea. Aurrez aurrekoa izan beharko da, justifikatutako ezintasunak izan ezik.
Berdintasun Plan bat diseinatzea indarrean dagoen araudiaren arabera (2020ko 901 eta 902 Errege Dekretuak)

Prozesua (diagnostikoa, plana eta formakuntza) 2025eko abenduaren 1erako amaituta egon beharko da, garatutako jardueraren deskribapen-memoria barne.

*Dokumentu hau Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren laburpen bat da. Ebazpen horren bidez, deskribatutako dirulaguntza emateko deialdia egin eta arautzen da. Osorik irakurtzea gomendatzen da. Hemen sartu