Hobetuz-Lanbideren Kontabilitate, fiskal eta lan-kudeaketa enpresa txiki edo mikroenpresetan ikastaroa Araban
Lanbide-Hobetuzek %100ean diruz lagundutako ikastaroa
Izenburua: Kontabilitate, fiskal eta lan-kudeaketa enpresa txiki edo mikroenpresetan ikastaroa (Enpresen sorrera eta kudeaketa ikastaroaren modulua)
Profesionaltasun-ziurtagiria: Bai
Kodea: OC18010780
Norentzat zuzendua: Lanean dauden pertsonak
Irakaslekua: Pedro Orbea kalea, 8 (Vitoria-Gasteiz)
Datak: Maiatzaren 27tik ekainaren 27ra
Orduak: 60 ordu
Ordutegia: 15:30etatik 18:30etara. Astelehenetik ostegunera
*Ikastaroa gaztelaniaz emango da.
Erreserbatu zure plaza
Kontabilitate, fiskal eta lan-kudeaketa enpresa txiki edo mikroenpresetan ikastaroaren informazioa
Baldintzak
Ikasleak hauetako eskakizunen bat bete beharko du:
- Batxilergoko titulua, Goi-mailako graduko Prestakuntza-zikloan sartzeko proba edo baliokideak izatea lan eta irakaskuntza ondorioetarako.
Hezkuntza-sistemetako tituluen eta ikasketen baliokidetasunak - Justifikatu prestakuntza probetxuz egiteko behar adinako prestakuntza-ezaguerak edo profesionalak.
- Egin nahi den moduluaren maila bereko profesionaltasun-ziurtagiria.
- Familia profesional bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
- 25 edo 45 urte baino gehiagoko ikasleak unibertsitatera sartzeko egiaztagiria.
- Plaza librerik izanez gero, autonomia-erkidego mugakideetako pertsonak, edozein enplegu-zerbitzutan izena emandakoak eta baldintzak betetzen dituztenak.
Ikastaroaren helburuak
Kontabilitate, fiskal eta lan-kudeaketa enpresa txiki edo mikroenpresetan ikastaroa, Enpresen sorrera eta kudeaketa ikastaroaren modulua da, 60 ordukoa.
Helburuak:
Kontabilitatea, zerga eta lan araudiak ezagutu negozio txikien edo mikroenpresen ohiko kudeaketan, beharrezkoak diren legezko betebeharrak ezagutu eta identifikatzeko. Kontabilitateko eragiketen erregistroak burutu Kontabilitate Plan Orokorraren arabera. Nominak eta Gizarte Segurantzaren likidazioak prestatu. BEZa, Sozietateak eta IRPF arlotik eratorritako zerga araudiak eta betebeharrak aplikatu.
Kobrantzak eta ordainketak burutzeko tresnak eta medioak aztertu, diruzaintzaren kudeaketaren kontroleko tresnak eta ordaindu gabeko eskabideak aplikatuz.
Ikastaroaren edukiak
Kontabilitate-betebeharrak forma juridikoaren arabera.
- Kontabilitate Plan Orokorraren izaera eta printzipioak
- Oinarrizko kontzeptuak, zor-hartzekoak, aktiboa eta pasiboa, diru-sarrerak eta gastuak
- Operazioen Kontabilitate Erregistroa
- Urteko kontuak prestatzea
Lan-inguruko betebeharrak.
- Lan kontratazioa eta modalitateak indarrean dagoen araudiaren arabera
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra: Izen-ematea, bazkidetza, altak, bajak, kotizazioak
- Nominen prestaketa eta elaborazioa
Negozio txikien kudeaketa fiskala.
- Egutegi fiskala
- Zerga-aitorpenak: BEZ, Sozietateen gaineko Zerga eta IRPF
- Dokumentazioa burutzea eta aurkezteko epeak.
Kobrantza eta ordainketa moduak.
- Kobrantza eta ordainketen dokumentu fisikoak
- Ordainketa tresnak eta finantzazio kostuak
- Kobrantza-kudeaketa: fakturen jarraipena eta kontrola
- Ordaindu gabeko eskaera
Diruzaintzaren kudeaketa.
- Diruzaintzaren aurrekontua eta kontrola
- Kobrantza eta ordainketen egutegia
- Diruzaintza-fluxuaren kontrola
- Diruzaintza aurrekontuen desbideraketak
- Desbideraketak detektatzeko teknikak