Enpresako plangintza finantzarioa eta aurrekontuaren kontrola ikastaroa
Lanbide-Hobetuzek %100ean diruz lagundutako ikastaroa
Izenburua: Enpresako plangintza finantzarioa eta aurrekontuaren kontrola
Kodea: OC18010794
Norentzat zuzendua: Lanean dauden pertsonak
Irakaslekua: Pedro Orbea kalea, 8 (Vitoria-Gasteiz)
Datak: Apirilaren 11tik 17ra
Orduak: 12 ordu
Ordutegia: 15:30etatik 18:30etara. Astelehenetik ostegunera
*Ikastaroa gaztelaniaz emango da.
Erreserbatu zure plaza
Datu Pertsonalen Babeserako Araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Bultz-Lan Consulting arduradun den fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Alcalde Uhagón kalea 12 – 2, 48010 Bilbao helbidea duena, zure eskaera kudeatu ahal izateko eta, besterik adierazi ezean, postaz eta posta elektronikoaren bitartez, Bultz-Lan Consulting-ek antolatutako jardueren inguruko informazioa bidaltzeko.
Emandako datuak betirako mantenduko dira ezabatzeko eskaera jasotzen ez dugun bitartean.
Zure sarbide, zuzenketa, mugapen, ezeztapen eta oposizio eskubideak erabili ahal izango dituzu helbide honetara posta elektronikoz mezua bidaliz: info@bultz-lan.com. Zure identifikazioa lege bidez frogatu behar da, NANaren fotokopia bidaliz eta mezuaren gaian “DATUEN BABESA” adieraziz.
Arabako Enpresako plangintza finantzarioa eta aurrekontuaren kontrola ikastaroaren informazioa
Ikastaroaren helburuak
Helburu orokorrak:
- Ikuspegi integratu eta praktikoa eskaintzea, enpresaren etorkizuna aurreikustea eta antolatzea zeinen garrantzitsua den konturatzeko eta erabakiak hartzen laguntzen duten baldintza ekonomiko finantzarioetan islatzeko.
Helburu zehatzak:
- Parte-hartzaileei behar besteko jakintzak eskaintzea, enpresako plangintza ekonomiko finantzarioa egiteko, bertako indarreko egoera kontuan hartuta.
- Enpresako ondare-egoera eta egoera ekonomikoa interpretatzea, azterketa ekonomiko finantzariorako tresna nagusien bidez.
- Kontabilitateko egoerak ulertzea eta aztertzea (balantzea eta emaitzen kontua), oinarrizko mailatik abiatuta.
Ikastaroaren edukiak
Plangintza finantzarioaren elementuak
- Oinarrizko kontzeptuak.
- Hasierako egoera: balantzea, emaitzen kontua. Diruzaintzarekiko erlazioa.
- Aurreikuspenak egitea: antolatu beharrekoak.
Plan finantzarioa egitea
- Diruzaintzako aurrekontua.
- Aurreikuspenen araberako emaitzen kontua.
- Aurreikuspenen araberako egoeraren balantzea.
- Interpretatzeko eta erabakiak hartzeko tresnak.
- Kasu praktikoak.