Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko EB 679/2016 Erregelamenduaren arabera (pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez), hona hemen hainbat jakingarri:
NOR DA ZURE DATUEN ERABILERAREN ARDURADUNA?
Bultz-lan Consulting enpresa, helbidea Alcalde Uhagón Alkatearen kalea 12, 2.a, 48009 BILBO eta IFK B-48299028 dituena.
ERABILTZEN DITUGUN DATU PERTSONALEN HELBURUA
Zure datu pertsonalak helburu hauetarako erabili ahal izango dira:
- Egiten dizkiguzun kontsultak kudeatzeko.
- Gure zerbitzu- eta prestakuntza-eskaintzaren berri emateko.
- Gure kontsultoretza-, aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzuak emateko.
- Ematen diren zerbitzuen eta egiten diren jardueren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.
ZURE DATUAK ERABILTZEKO LEGEZKO LEGITIMAZIOA
Zure datu pertsonalak erabiltzeko lege-oinarria interesdunaren adostasuna da.
ZENBAT DENBORA GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Arau orokor gisa, eskatutako zerbitzua emateko behar beste denboran.
Harremanetarako datuak gorde egingo dira, ezabatzeko eskatu ezean.
Lege-betebeharrak betetzeko erabilitako datuak aplikatzekoa den legerian ezarritako denboran gordeko dira.
Harpidetutako komunikazio elektronikoak bidaltzeko erabilitako datuak gorde egingo dira, harik eta baja eman arte eta/edo aurkaratzeko eta/edo ezabatzeko eskubideak baliatu arte.
NORI LAGA AHAL IZANGO ZAIZKIO ZURE DATUAK?
Datuen hartzaileak datuak laga ahal izango zaizkien erakunde edo entitateak dira.
Zure eskaeraren kudeaketak ez dakar berekin datuak hirugarrenei lagatzea, legez nahitaezkoak diren lagapenak, erakunde publikoek eskatzen dizkigutenak edo zuk baimentzen dituzunak izan ezik.
ZEIN ESKUBIDE DITUZU ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, aurkaratzeko eta ezabatzeko eskubideak erabil ditzakezu, bai eta datu pertsonalak babesteko araudian araututako gainerakoak ere.
Horretarako, gutuna bidali beharko diozu BULTZ-LAN CONSULTING enpresari, edo posta elektronikoa info@bultz-lan.com helbidera.
Zuzenbidean baliozkoa den frogarekin batera bidali beharko da, NANaren fotokopiarekin batera eta gaian “DATUEN BABESA” adierazita.
Dagokion idazkia esteka hauetatik deskarga dezakezu:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf
Horrez gain, zure datuak babesteko eskubidea urratu dela uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) erreklamazioa aurkez dezakezu.
DATUEN SEGURTASUNA
Ematen diguzun informazio pertsonal oro konfidentzialtasunez erabiliko da, eta beharrezko segurtasun-betebeharrak bete egingo dira, baimenik gabeko hirugarrenek informazio hori eskuratzea eragozteko eta baimenik gabeko aldaketarik edo erabilerarik, baita galerarik ere, gerta ez dadin.