Menú Desplegable

NOR GARA?

EZAGUTU BULTZ-LAN

CONSULTINGEN JATORRIA

Ekintzailetza gure DNAn dago.

Bizkaiko Cáritasek emandako zerbitzu gisa sortu ginen, 1983ko uholdeek kaltetutako enpresei laguntzeko, maileguak eskatu eta bideragarritasun-planak egin zitzaten.

Jende askori esker, batez ere boluntarioak, arrakasta izan zuen eta laster handitu zen laguntza-mota hori behar zuten negozioen kopurua. Zerbitzua profesionalizatzeko unea zen. Hau da Bultz-lanen historia, protagonistek kontatua.

Bultz-lan Consulting taldea pertsonekiko

pasioa dugun hainbat lagunek osatzen dugu.

Enpresa-erronka konplexuenetan inplikatzen gara

eta horietan laguntzen dugu, proiektu bakoitzaren

beharretara egokitutako irtenbideak sortuz.

TALDEA

Gure jatorria da gurekin lan egiten duten pertsonekin eta enpresekin dugun konpromiso etikoaren bermerik onena.

Gure bulegoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan daude, eta gure taldea honako hauek osatzen dute:

KONTSULTORETZAREN ALORREKO PROFESIONALAK

AHOLKULARITZAREN ALORREKO PROFESIONALAK

HANDIA DUTEN
PROFESIONALAK

Pertsonei, mikroenpresei eta gizarte-erakundeei enpresak sortzeko eta sendotzeko prozesuetan laguntzen diegu, eta hainbat erakunde eta instituziorekin lankidetzan aritzen gara baliabideak ugaritzeko eta konponbideak lortzeko, batez ere Cáritasekin.

Laguntzeko asmoz, batez ere zaurgarritasun-egoeretan, eta enplegua sortzeko helburuarekin, zailtasun handienak dituzten kolektiboei arreta berezia eskainiz.

“Proiektu bakoitzaren atzean pertsona bat dago (edo pertsona-talde bat), bere ondarea eta, askotan, ingurukoena arriskuan jartzeko prest dagoena, bere enplegua sortzea eta bizi-proiektu duina izatea ahalbidetuko dion zalantzazko apustuan”

Emakundek homologatutako erakundea

Sabino Arana Fundazioa saria autoenplegu-ekimenen sustapenari eta gizarte-enpresen abiarazteari 

ISO 9001 kalitatea