Menú Desplegable

Bultz-lanek Emakunderen martxoaren 8ko kanpainarekin bat egiten du eta emakume gehiago eskatzen ditu erabakiak hartzeko eta lidergo postuetan

Bultz-lan Aholkularitzak Emakundek bultzatutako martxoaren 8ko kanpainarekin bat egin du eta emakume gehiago eskatzen ditu erabakiak hartzeko eta lidergo postuetan.

Emakumeak gora!da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, aurten Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderekin batera, sustatzen duena; hiru foru aldundiak; EUDEL eta EAEko hiru hiriburuetako udalak.

Lelo honek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela gure gizartean erabakiak hartzeko eta lidergo postuetan eta horretarako baldintzak sortu behar ditugula emakumeek berdintasunean duten ahalmen osoa garatu ahal izateko.

Bultz-Lanek Emakunderen kanpainarekin bat egiten du emakumeak lider gisa laguntzeko, enpresei genero ikuspegiarekin lidergoa agertzeko testuinguruak eraikitzen lagunduz.

#EmakumeakGora