Bultz-lan Consulting S.L.-k Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu; horretarako, lege-ohar hau sortu du:
Webgunea erabiltzeak Webgunearen erabiltzaile-izaera dakar berekin, eta Lege-ohar honetan jasotako xedapen guzti-guztiak erabat eta eragozpenik gabe onartzea.
Informazio orokorra:
Bultz-lan Consulting S.L.
Uhagón Alkatearen kalea 12, 2.a
48009 BILBO
IFK: B-48299028
Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua: 2. sekzioko 196. liburukiaren 2192. liburua, 32. folioa, 2332. orria.
Datu pertsonalen babesa
www.bultz-lan.com webgunearen bidez bil daitezkeen datu pertsonalak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera erabiliko dira (Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra, EB 679/2016, 2016ko apirilaren 27koa).
Ildo horretan, ematen dizkiguzun datuak fitxategi automatizatu batean jasoko dira, zeinaren arduraduna Bultz-lan Consulting den (helbidea: Uhagón Alkatearen kalea 12, 2.a, 48010 Bilbo, Bizkaia), zure eskaera kudeatzeko eta, besterik adierazi ezean, Bultz-lan Consulting-ek antolatzen dituen jarduerei buruzko informazioa posta bidez eta bitarteko elektronikoen bidez helarazteko.
Datu horiek gorde egingo ditugu, zuk ezabatzeko eskatu ezean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, baliogabetzeko, transferitzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzakezu, info@bultz-lan.com helbidera mezu elektronikoa bidaliz. Zuzenbidean baliozkoa den frogarekin batera bidali beharko da, nortasun-agiriaren fotokopia erantsita eta gaian “DATUEN BABESA” adierazita. Halaber, Datu Pertsonalak Babesteko Espainiako Agentzian zure datu pertsonalen erabileraren ondoriozko erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.
Segurtasun-neurriak
Bultz-lan Consulting S.L.-k zure datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta datuok baimenik gabe aldatzea, erabiltzea eta/edo eskuratzea, baita galtzea ere, saihesteko beharrezko segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarri ditu, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak kontuan hartuta. Hori guztia datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiari jarraikiz (Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra, EB 679/2016, 2016ko apirilaren 27koa).
Jabetza Intelektuala eta Industriala
Bultz-lan Consulting S.L. da www.bultz-lan.com webgunea osatzen duten elementuen enpresa titularra: iturburu-kodea, nabigazio-egitura, datu-basea, eduki eta diseinu grafikoa (menuak, nabigazio-botoiak, testuak, irudiak, testurak, grafikoak, etab.); edo, nolanahi ere, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena du.
Marka erregistratuak: hemen aipatu produktu eta konpainien izen guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira.
Edukiak:
Bultz-lan Consulting S.L.-k eskubidea du Webgunean egoki deritzen aldaketak aldez aurretik ohartarazi gabe egiteko, baita eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatzekoa, ezabatzekoa edo beste batzuk eranstekoa ere, eta horiek aurkezteko edo lokalizatzeko modua ere bai.
Erabiltzaileak konpromisoa du Bultz-lan Consulting S.L.-k eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko, legez kontrako edo fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko, eta Bultz-lan Consulting S.L.-ren sistema fisiko eta logikoetan haren hornitzaileei edo hirugarrenei kalterik ez eragiteko. Halaber, behartuta dago sarean birus informatikorik edo lehen azaldutako kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logikorik ez sartzera edo hedatzera.