Menú Desplegable

Ikastaro:LAN AUTONOMOAREN SUSTAPENA

Lanbidek %100ean diruz lagundutako ikastaroa

IZENBURUA: Lan Automoaren Sustapena

NORENTZAT ZUZENDUA: Langabetuak

IRAKASLEKUA: Antonio María Labaien nº 14-6ºB (Morlans) Donostia – San Sebastián

DATAK: Otsailaren 3tik 13ra

ORDUAK: 30 ordu

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera (9:15etatik 13:00etara)

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
AUKERA BIETAKO BAT HAUTATU
Casillas de verificación

Datu Pertsonalen Babeserako Araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Bultz-Lan Consulting arduradun den fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Alcalde Uhagón kalea 12 – 2, 48010 Bilbao helbidea duena, zure eskaera kudeatu ahal izateko eta, besterik adierazi ezean, postaz eta posta elektronikoaren bitartez, Bultz-Lan Consulting-ek antolatutako jardueren inguruko informazioa bidaltzeko.
Emandako datuak betirako mantenduko dira ezabatzeko eskaera jasotzen ez dugun bitartean.
Zure sarbide, zuzenketa, mugapen, ezeztapen eta oposizio eskubideak erabili ahal izango dituzu helbide honetara posta elektronikoz mezua bidaliz: info@bultz-lan.com. Zure identifikazioa lege bidez frogatu behar da, NANaren fotokopia bidaliz eta mezuaren gaian “DATUEN BABESA” adieraziz.

ikastaroaren informazioa

  • Jarrera eta balio ekintzaileak bultzatzea eta sustatzea, eta ekintzailetzaren aldeko oinarrizko ezagutzak eta estrategiak ezagutaraztea.
  • Enpresa-proiektu bat diseinatzeko eta abian jartzeko faseari lotutako prozesu logikoa ezagutzea.
  • Enpresa-jardueran ekonomia-, lan-, gizarte- eta ingurumen-erantzukizunaren balioak sustatzea.

1. modulua: Espiritu ekintzailea
2. modulua: Negozio-ideia
3. modulua: Negozio-plana. Negozio-plana sortzeko prozesua.

  • Ideiaren zehaztapena: zer eskainiko dudan, nori, nola, non eta noiz…
  • Zein baliabide material eta giza baliabide behar ditut?
  • Lor dezaket? Zein alternatiba daukat?
  • Nire jarduketak ondo planifikatu behar ditut, eta neure buruari helburu lorgarriak jarri. Etorkizunean egingo ditudan jarduketei buruzko gogoeta idatziak egin behar ditut.
  • Zein da nire enpresa sortzeko administrazio-prozedura? Enpresa-motak.
  • Zein urrats egingo ditut nire enpresa abian jartzeko?


4. modulua: Negozio bat ezartzeko izapideak

  • Forma juridikoak: motak (autonomoa, merkataritza-sozietateak, merkataritzakoak ez diren sozietateak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak), hautatzeko irizpideak (bazkide-kopurua, ekarpen ekonomikoa, erantzukizuna, zerga-araubidea, eraketa-gastuak); frankizia.
  • Lan autonomoa: abantailak eta desabantailak.
  • Lan autonomoa abian jartzea: eratzeko eta abiatzeko izapideak.
  • Estatuan eta autonomia-erkidegoan arautzen duen lege-araudia.


5. modulua: Enpresaren Gizarte Erantzukizuna

  • Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko orokortasunak.
  • Zer den eta zer ez Enpresaren Gizarte Erantzukizuna.