Menú Desplegable

kalitatea-eta-ingurumen-politika

BULTZ-LAN CONSULTING enpresak, jarduera nagusia Kontsultoretza, Aholkularitza eta Prestakuntza dituenak, Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarriko du, Zuzendaritzak hala erabakita, eta horrek antolaketa-aldaketa garrantzitsua eragingo du enpresan. Hala, Politika Integratu hau zehaztu du:

Zuzendaritzaren ustez, Etengabeko Hobekuntza lehentasunezko helburua da bezeroen Gogobetetasuna lortzeko eta enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

BULTZ-LAN CONSULTING enpresako Zuzendaritzak Kalitatearen eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratua ezartzeko konpromisoa hartu du, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arauei jarraikiz, eta, horretarako, beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak jarriko ditu.

Hartara, ingurumena babesteko eta zaintzeko konpromisoa adierazteko, arlo horretan indarrean dagoen legeria errespetatzen du eta prozedurak ezarri ditu kutsadurari aurrea hartzeko, baliabideen erabilera jasangarria egiteko eta jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko. Era berean, edozein jardueratan aplika daitezkeen lege-baldintzak eta BULTZ-LAN CONSULTING enpresak bere borondatez sinatutakoak beteko ditu.

Zuzendaritzaren aburuz, langileen prestakuntza eta sentsibilizazioa kalitatearekiko eta ingurumena errespetatzearekiko funtsezko faktoreak dira Etengabeko Hobekuntzarako, eta, ildo horretan, langileen lankidetza eta parte-hartzea du beraren alde.

Politika Integratuaren barruan, Prozesuen Mapa eta haien interrelazioa zehaztuko dira, eta kalitate- eta ingurumen-adierazleak finkatuko dira, horiek kontrolatzeko.

Zuzendaritzak Azpiegiturak eta Laneko Giroa zainduko ditu, bai eta, aldi berean, Ingurumenarekin eta Laneko Segurtasunarekin lotutako alderdiak ere.

Bestalde, Zuzendaritzak Kudeaketa Sistema Integratua berrikusiko du aldizka, haren ezarpena ziurtatzeko eta beharrezko hobekuntza-neurriak ezartzeko.

Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Politika Integratua langile guztiei jakinarazi zaie eta erakundearen maila guztietan ezarri da.

Urtero, Zuzendaritzak Kudeaketa Sistema Integratua berrikusiko du, bere prozesuak hobetzea bultzatuko duten Helburuak finkatuko ditu, eta bere Kalitate eta Ingurumen Politika Integratua berraztertuko du.