Menú Desplegable

Emakunderen 2025erako dirulaguntzak berdintasun planetan jasotako neurriak ezartzeko

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, bere Zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko EBAZPENAREN bidez, enpresei, erakunde pribatuei eta kooperatibei enpresanberdintasunezko kultura txertatzeko lehen urratsetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeei berdintasun-araudi berrira egokitzeko bidean laguntzeko, DIRULAGUNTZA BAT ESKAINTZEN DU, berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko laguntza teknikoa ematen duten homologatutako aholkularitza-enpresak kontratatzeko. Diru-zuzkidura 150.000 €-koa da guztira.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 9an amaituko da.

Enpresek, entitate pribatuek, kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek jaso ahal izango dute dirulaguntza, oinarrizko baldintza hauek betetzen badituzte, besteak beste:

  1. Dirulaguntzen Erregimena arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan baldintzak betetzea eta debekurik ez izatea.
  2. Enpresa edo entitate pribatuen kasuan, izaera juridiko propioa izatea.
  3. Egoitza soziala Euskal Autonomi Erkidegoan izatea.
  4. 10 eta 150 langile arteko plantilla izatea.

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau da:

  1. Irabazi-asmoa duten enpresek aktibitateen kostuaren %50erainoko dirulaguntza jaso ahal izango dute, betiere 6.000€ko maximoarekin.
  2. Irabazi-asmoa ez duten erakundeek aktibitateen kostuaren %80ra arte jaso ahal izango dute, hauek ere 6.000€tako mugarekin.

 

Dirulaguntzaren ehunekoa zerga-oinarriaren gainekoa da. BEZa berreskuratu ezin duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek zerga- oinarriaren % 80 gehi BEZa jaso ahal izango dute.

Dirulaguntza hauek, neurriak ezartzeko baliabide materialak, baliabide ekonomikoak zein langileak behar dituzten enpresei, erakunde pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko era-kundeei zuzentzen zaizkie, homologatutako aholkularitza-enpresen laguntza teknikoa kontratatzeko. Neurri horiek helburu estrategiko hauekin bat etorri behar dira

  1. Soldata-arrakala murriztea. Ordainsarien arloko gardentasuna sustatzea.
  2. Osasunaren prebentzio-kudeaketan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzea eta, zehazki, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta desagerrarazteko.
  3. Emakume-kopurua handitzea zuzendaritza-postuetan.
  4. Lantokietako espazioak genero-ikuspegia erabiliz berrikustea.
  5. Ikuspegi intersekzionala gehitzea pertsonen kudeaketan eta zerbitzuak ematean.

 

Neurrien ezarpena 2025eko abenduaren 1erako amaituta egon beharko da, garatutako jardueraren deskribapen-memoria barne.

* Dokumentu hau Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren laburpen bat da. Ebazpen horren bidez, deskribatutako dirulaguntza emateko deialdia egin eta arautzen da. Osorik irakurtzea gomendatzen da. Hemen sartu