Menú Desplegable

GAURKOTASUNA

EMAKUNDEren 2025erako DIRULAGUNTZAK BERDINTASUN DIAGNOSTIKOAK ETA PLANAK EGITEKO

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, bere Zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko EBAZPENAREN bidez, enpresei, erakunde pribatuei eta kooperatibei enpresan berdintasunezko kultura txertatzeko lehen urratsetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeei berdintasun-araudi berrira egokitzeko bidean laguntzeko, DIRULAGUNTZA BAT ESKAINTZEN DU, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasunerako planak egiteko laguntza teknikoa ematen duten homologatutako aholkularitza-enpresak kontratatzeko. 

Emakunderen 2025erako dirulaguntzak berdintasun planetan jasotako neurriak ezartzeko​

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, bere Zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko EBAZPENAREN bidez, enpresei, erakunde pribatuei eta kooperatibei enpresanberdintasunezko kultura txertatzeko lehen urratsetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeei berdintasun-araudi berrira egokitzeko bidean laguntzeko, DIRULAGUNTZA BAT ESKAINTZEN DU, berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko laguntza teknikoa ematen duten homologatutako aholkularitza-enpresak kontratatzeko.

Bultz-lanek Emakunde Martxoaren 8ko kanpainarekin bat egiten du eta emakume gehiago eskatzen ditu erabakiak hartzeko eta lidergo postuetan

Lehendakaritzako Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzak eta Agenda 2030ek, Euskalitekin batera, bultzatutako sari honen helburua GJHak enpresa-kudeaketan integratzearen garrantzia sustatzea eta zabaltzea da, funtsezko elementua baita lehiakortasun iraunkorrerako eta erakundeen konpromiso eraginkorrerako.

"ETEak eta eragina salmentetan eta enpleguan, erronkak"

Irakurri Bultz-laneko zuzendari Javier Mataren iritzi-artikulua Enpresa Estrategiak egindako Euskadiko Berrikuntzaren Gidan (2024).