Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, bere Zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko EBAZPENAREN bidez, enpresei, erakunde pribatuei eta kooperatibei enpresanberdintasunezko kultura txertatzeko lehen urratsetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeei berdintasun-araudi berrira egokitzeko bidean laguntzeko, DIRULAGUNTZA BAT ESKAINTZEN DU, berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko laguntza teknikoa ematen duten homologatutako aholkularitza-enpresak kontratatzeko. Diru-zuzkidura 150.000 €-koa da guztira.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 9an amaituko da.
Enpresek, entitate pribatuek, kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek jaso ahal izango dute dirulaguntza, oinarrizko baldintza hauek betetzen badituzte, besteak beste:
- Dirulaguntzen Erregimena arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan baldintzak betetzea eta debekurik ez izatea.
- Enpresa edo entitate pribatuen kasuan, izaera juridiko propioa izatea.
- Egoitza soziala Euskal Autonomi Erkidegoan izatea.
- 10 eta 150 langile arteko plantilla izatea.
Diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau da:
- Irabazi-asmoa duten enpresek aktibitateen kostuaren %50erainoko dirulaguntza jaso ahal izango dute, betiere 6.000€ko maximoarekin.
- Irabazi-asmoa ez duten erakundeek aktibitateen kostuaren %80ra arte jaso ahal izango dute, hauek ere 6.000€tako mugarekin.
Dirulaguntzaren ehunekoa zerga-oinarriaren gainekoa da. BEZa berreskuratu ezin duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek zerga- oinarriaren % 80 gehi BEZa jaso ahal izango dute.
Dirulaguntza hauek, neurriak ezartzeko baliabide materialak, baliabide ekonomikoak zein langileak behar dituzten enpresei, erakunde pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko era-kundeei zuzentzen zaizkie, homologatutako aholkularitza-enpresen laguntza teknikoa kontratatzeko. Neurri horiek helburu estrategiko hauekin bat etorri behar dira
- Soldata-arrakala murriztea. Ordainsarien arloko gardentasuna sustatzea.
- Osasunaren prebentzio-kudeaketan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzea eta, zehazki, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta desagerrarazteko.
- Emakume-kopurua handitzea zuzendaritza-postuetan.
- Lantokietako espazioak genero-ikuspegia erabiliz berrikustea.
- Ikuspegi intersekzionala gehitzea pertsonen kudeaketan eta zerbitzuak ematean.
Neurrien ezarpena 2025eko abenduaren 1erako amaituta egon beharko da, garatutako jardueraren deskribapen-memoria barne.
* Dokumentu hau Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko ebazpenaren laburpen bat da. Ebazpen horren bidez, deskribatutako dirulaguntza emateko deialdia egin eta arautzen da. Osorik irakurtzea gomendatzen da. Hemen sartu