Enpresako plangintza finantzarioa eta aurrekontuaren kontrola ikastaroa

Curso gratuito de planificación financiera y control presupuestario en la empresa. 100% subvencionado por Hobetuz.

Lanbide-Hobetuzek %100ean diruz lagundutako ikastaroa

Izenburua: Enpresako plangintza finantzarioa eta aurrekontuaren kontrola

Kodea: OC18202420

Norentzat zuzendua: Lanean dauden pertsonak

Irakaslekua: Antonio María Labaien, 14 – 6B (Morlans, Donostia-San Sebastián)

Datak: Apirilaren 1etik 9ra

Orduak: 12 ordu.

Ordutegia: 17:00tatik 20:15etara. (Astelehenetik ostegunera)

*Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Erreserbatu zure plaza

    BETE HURRENGO EREMUAK ZURE DATUEKIN

    AUKERA BIETAKO BAT HAUTATU

    Norbere edo besteren konturako langilea naiz
    Langabetua naiz


    Datu Pertsonalen Babeserako Araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Bultz-Lan Consulting arduradun den fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Alcalde Uhagón kalea 12 – 2, 48010 Bilbao helbidea duena, zure eskaera kudeatu ahal izateko eta, besterik adierazi ezean, postaz eta posta elektronikoaren bitartez, Bultz-Lan Consulting-ek antolatutako jardueren inguruko informazioa bidaltzeko.
    Emandako datuak betirako mantenduko dira ezabatzeko eskaera jasotzen ez dugun bitartean.
    Zure sarbide, zuzenketa, mugapen, ezeztapen eta oposizio eskubideak erabili ahal izango dituzu helbide honetara posta elektronikoz mezua bidaliz: info@bultz-lan.com. Zure identifikazioa lege bidez frogatu behar da, NANaren fotokopia bidaliz eta mezuaren gaian “DATUEN BABESA” adieraziz.

    Enpresako plangintza finantzarioa eta aurrekontuaren kontrolaren kurtsoaren informazioa (Gipuzkoa)

    Helburu orokorrak:

    • Ikuspegi integratu eta praktikoa eskaintzea, enpresaren etorkizuna aurreikustea eta antolatzea zeinen garrantzitsua den konturatzeko eta erabakiak hartzen laguntzen duten baldintza ekonomiko finantzarioetan islatzeko.

    Helburu zehatzak:

    • Parte-hartzaileei behar besteko jakintzak eskaintzea, enpresako plangintza ekonomiko finantzarioa egiteko, bertako indarreko egoera kontuan hartuta.
    • Enpresako ondare-egoera eta egoera ekonomikoa interpretatzea, azterketa ekonomiko finantzariorako tresna nagusien bidez.
    • “Lengoaia finantzarioaren” funtsezko kontzeptuak eta terminologia argi-argi eta zehatz-mehatz azaltzea finantzarioak ez diren arduradun eta teknikarientzat.
    • Kontabilitateko egoerak ulertzea eta aztertzea (balantzea eta emaitzen kontua), oinarrizko mailatik abiatuta.
    • Erakundeko finantzak eta egoera finantzarioa ulertzea, globalizazio-ingurunean lehiatzeko moduko aukera eta hobekuntza arloak antzeman behar direla kontuan duten erabakiak hartu ahal izateko.

    Plangintza finantzarioaren elementuak.
    1. Oinarrizko kontzeptuak.
    2. Hasierako egoera: balantzea, emaitzen kontua.
    3. Aurreikuspenak egitea: antolatu beharrekoak.

    Plan finantzarioa egitea.
    1. Diruzaintzako aurrekontua.
    2. Aurreikuspenen araberako emaitzen kontua.
    3. Aurreikuspenen araberako egoeraren balantzea.
    4. Interpretatzeko eta erabakiak hartzeko tresnak.
    5. Kasu praktikoak.