Menú Desplegable

EKINTZAILETZA

ZURE BIDELAGUN GARA

Zure ekiteko prozesuan. Zure negozio-ideiaren azterketatik abian jarri arte.

GURE DATU HISTORIKOAK

BILAKAERA

3 URTEKO

% 77KO BIZIRAUPENA

JATORRIAN SORTUTAKO LANPOSTUEN % 79RI EUSTEN ZAIE

JARDUNEAN JARRAITZEN DUTEN ENPRESETAKO LANPOSTUAK % 7 HAZI DIRA

+46.114

PERTSONA AHOLKATU DIRA EKIN DEZATEN

BILAKAERA

3 URTEKO

JATORRIAN SORTUTAKO LANPOSTUEN % 79RI EUSTEN ZAIE

+17.518

ENPLEGU SORTU DIRA

JARDUNEAN JARRAITZEN DUTEN ENPRESETAKO LANPOSTUAK % 7 HAZI DIRA

+9.520

ENPRESA SORTU DIRA

OHIKO GALDERAK (FAQ)

Pentsatu duzu inoiz enpresa bat sortzea? Ez dakizu nondik hasi? Ahalegintzeak bertigoa ematen dizu? Egizu lehen urratsa! Zure negozio-ideia ekonomikoki bideragarria izan daitekeen aztertzen lagunduko dizugu.

Lehenik, azalpen batzuk:

Zure negozio-ideia benetako enpresa bihurtzeko, bide luzea egingo duzu eta arriskuak hartu beharko dituzu; horregatik, garrantzitsua da faktore asko aztertzen denbora ematea. Hausnartzeko garaia da!

Nondik hasiko naiz?

Zure negozio-ideiaren baliozkotasuna egiaztatzeko modurik onena prestakuntza izatea da. Har ezazu parte enpresak sortzeko gure tailer eta ikastaroetan.

Ideiatik enpresara

Negozio-ideia eta negozio errentagarria gauza bera dira?

Ideiak asko daude. Ideia bat negozio errentagarria bihurtzea lortzeko, beharrezkoa da norbaitek zure produktua edo zerbitzua erosi nahi izatea, planteatzen duzun prezioan eta horretatik bizi ahal izateko kantitate nahikoan. Hau da, saltzen duzun ideiak edo produktuak zure bezeroen beharrak ase behar ditu, eta dirua irabaztea ahalbidetu behar dizu.

Eta nola jakin dezaket nire negozioak funtzionatuko ote duen?

Hainbat dira aztertu beharreko faktoreak:

  • Bideragarritasun teknikoa: baduzu eskarmenturik jarduera honetan?
  • Bideragarritasun komertziala: badakizu nor izan daitekeen zure bezero? Non dagoen? Zer gustatzen zaion? Zer, nori eta zergatik erosten duen?
  • Bideragarritasun ekonomikoa: zein gastu izango du zure enpresak? Badakizu zenbat saldu behar duzun gastuak estaltzeko? Eta nola?
  • Bideragarritasun finantzarioa: zenbat kostako zaizkizu negozioa martxan jartzeko instalazioak? Baduzu baliabide propiorik? Finantzaketa behar duzu?

Zalantza duzu galderaren bati nola erantzun?

Ez kezkatu, egiguzu dei eta bidaide izango gaituzu.

Zergatik izan behar dut NEGOZIO-PLANA?

Negozio-planak aukera ematen dizu funtsezko alderdiak aztertzeko eta zure ideiak funtziona dezakeen, eta zergatik, ebaluatzeko. Negozio-aukera berriak antzemateko balio dizu, baina baita laborategiko proba gisa ere, aurre egin beharreko arriskuak ezagutzeko. Laburbilduta, enpresaren etorkizuna simulatzeko eta erabaki zuzenak hartzeko balio du.

Bideragarritasun-plan errealista egiten eta prozesuan sortzen zaizkizun zalantza guztiak argitzen lagunduko dizugu.

Bultz-lanen, ekintzaileentzako tailer praktikoak eta enpresak sortzeko ikastaroak antolatzen ditugu.

Ikastaro horietan, prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, zure negozio-ideiari buruz hausnartzeko. Gainera, beste ekintzaile batzuk ezagutu eta, horri esker, zure trebetasunak hobetu eta egiaztatu ahal izango dituzu.

Ekintzaileen arazo nagusietakoa enpresa abian jartzeko finantzaketa da. Horretarako, zure negozioaren bideragarritasuna defendatu beharko duzu finantza-erakunde baten aurrean, edo inbertitzaileen edo beste erakunde batzuen aurrean (enpresak sortzeko laguntzak ematen dituztenak, adibidez).

Bultz-lan en, finantzaketa-bilaketa hori ahalik eta modurik egokienean planteatzen laguntzen dizugu, eta banku-finantzaketa lortzeko akordio bereziak ditugu, hala nola Laboral Kutxaren Gaztenpresa Fundazioarekin, zeinarekin 20 urte daramatzagun lankidetzan.