NOR GARA

Bultz-Lan Consulting Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa berriak sortzen eta ETEak finkatzen espezializatutako aholkularitza-enpresa da. Hiriguneetan eta landa-guneetan kokatutako enpresekin egiten dugu lan.

Gure kudeaketa-sistema independenteari esker, erakundeen eta enpresen arteko lotunea gara; beraz, inguruan eskuragarri diren erakundeen baliabide onenak jartzen ditugu gure bezeroen esku.

Diziplina anitzeko eta esperientziadun profesionalen pertsona-taldea eskaintzen dizugu, enpresen alderdi ekonomikoa eta teknikoa lantzen duena: aholkulariak, kontsultoreak eta administrazio-langileak.

Finkatuta dagoen enpresa gara, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dihardugu.

Enpresa-kultura

Geure lan-metodologia dugu, autoenpleguan eta enpresa-kudeaketaren optimizazioan dugun eskarmentu handiaren bermea duena.

Gure helburu nagusiak honako hauek dira: enpresa kopuru esanguratsua sortzea, enplegu-sorrera sustatzea eta enpresa txiki eta ertainetan eskala-jauziak erdiestea, enpresok ezarri eta finka daitezen.

Berrikuntzan, sorkuntzan eta profesionaltasunean sinesten dugu.

Etengabe hobetzeko dugun tresna nagusia gure taldearen prestakuntza dela uste dugu.

Lanarekiko inplikazioa eta konpromisoa ditugu bereizgarri.

Konpromisoa
Gizarte-laguntzako proiektu handi eta ospetsu baten partaide gara: Caritas Euskadi; beraz, esparru horrekiko inplikazioan eta arduran nabarmentzen da gure enpresa.

Gure jatorria medio, konpromiso etikoa bermatzen dugu Bultz-Lan Consultingek diharduen arlo guztietan.

Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeak berebiziko garrantzia duelakoan gaude, bai gure barne-antolaketari eta lan-baldintzei begira eta baita lan egiten dugun pertsonekiko harremanetan ere. Hortaz, egokitutako zerbitzuak sortzen ditugu, hainbat erakunde publikoren eta pribaturen lankidetzarekin.
Gizarte-bazterkeria arriskuan diren pertsonak laneratzen laguntzen duten gizarte-enpresekin elkarlanean aritzen gara.

Eta azkenik, sare-lanaren alde egiten dugu, lehian aritu beharrean. Ildo horretan, erakunde publiko eta pribatuekin akordioetara iristea sustatzen dugu, betiere pertsonen onura lehenetsita.

ENTITATE KOLABORATZAILEAK

gazte
caritas
LogSp
LogDG
LogDA
LogoDB
LogoLa
LogEma
logoGob