Bultz-lanek Red Bai sarearen bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko konpromisoa hartzen du

Bultz-lanek Red Bai sareak duen konpromisoa zinatu du emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko, gizarte-lanaren inguruko diskriminazio aurkako borrokan eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako aurrerapenak zabaltzen.

Bai Sarea Emakundek bultzatutako berdintasunaren aldeko enpresa eta erakundeen sarea da, helburua elkarlanerako gune bat izatea delarik, erakunde desberdinen berdintasun planen eragina askoz handiagoa izan dezan.

foto Firma compromiso Bai Sarea

Bai Sarearen aurkezpenean, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Izaskun Landaidarekin, Emakunderen zuzendaria.

Brecha-salarial-Emakunde

Bultz-lan Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Egunera atxikitzen da

Brecha-salarial-Emakunde

Gaur, otsailaren 22an, ospatzen den Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Eguna dela eta, Bultz-lan-ek Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eskariarekin bat egiten du eta honen zalaketarekin bat dator, non soldata diferentziak emakume eta gizonen berdintasun eza betikotzen duela adierazten duen.

Emakundek gogoratzen digu egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.551 eurokoa dela EAEn (Iturria: INEren Soldata Egituraren Inkesta). Langile bakoitzeko bataz besteko irabaztea 31.088 eurokoa da gizonen kasuan eta 23.537 eurokoa emakumeen kasuan. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak bi motatako soldata arraila ematen direla nabarmentzen du: zuzena eta zeharkakoa. Zuzena legez kanpokoa da, eta suposatzen du emakume batek soldata baxuagoa jasotzea gizon batek baino  lan berdina egiteagatik. Zeharkakoan, bestetik, faktore kultural eta enpresa ereduek dute eragina. Adibidez, lan munduan ematen den zereginen bereizketa da zeharkako diskriminazioaren jatorrian dagoen faktoretako bat. Lanpostuen bereizketa bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretuetara bideratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea eragozten dio. Bereizketa honen ondorioz, emakumeak ugarien diren hainbat lanpostu daude, eta ordainsaria eskasagoa izaten da hauetan.

Master MBAe3

Bihar proiektu ekintzaile onenentzako Gaztenpresa-MBAe3 saria emango da

Bihar ostirala, MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterraren II. Edizioaren amaierako ekitaldia izango da Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Bertan, lehen aldiz, Master honetan parte hartu duten ikasleen proiektu ekintzaile onenentzako Gaztenpresa-MBAe3 Sariak emango dira.

Informazio gehiagorako: MBAe3

Master MBAe3